Tolosako Gazte Topagunea. Eskulana: beldurrezko apaingarriak.
Nekazal makinariaren azterketa teknikoa. Txanda hartzeko: 943 62 63 00 edo www.itevelesa.com -en.
Harituzek antolatuta 'Jun ta bota!' lagunarteko bertso-erromeria. Arratsaldean, Villabonan zehar.
Haizea Loira ipuin kontalariaren haurrei zuzenduriko saioa izango da. 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
'Eskuak argitara!' tailerra. Autosufizientzia elektrizitatean. Paz Carbajosa Dalmau. Gaztelania. 10 euro. Urriak 27 eta azaroak 3, 10 eta 17.
Hika hitz egiten ikastaro azkarra. Lau saio: urriak 27, azaroak 3, azaroak 10 eta azaroak 17.
'Trantsizio ekologiko justua!'. Oligopolio energetikoen irabaziak salatzeko ekimena. Eskuorri banaketa, kartel eta mural margotzea eta kalejira.
Ipuin Txokoa: Miriam Mendoza. LH1 eta LH2ko ikasleei zuzendurik. Izen-ematea urriaren 24tik 26ra liburutegian.
'Zubi bat euskaratik' hitzaldi zikloa. Auzoko. Hitzanitza, euskara etorkizun anitzean. Margaret Bullen.
Lurtaro elkartearen Ekoizpena atalaren bilera irekia.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldearen bilera irekia, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Bilera Tolosako San Esteban auzoan izango da, San Juan kaleko 20 portaleko bigarren solairuan.
San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.
Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.
Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketa, Aranburu jauregian, azaroaren 13a bitarte. Argazkiak eta klubarekin lotura duten hainbat elementu izango dira ikusgai.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
'Gorka, Xirin eta Yurd Aranburu' erakusketa.
Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Gulliver eta Unia Teatr Niemozliwy anaiek eta David Zuazolak 'Argien Hiria' koprodukzioa eramango dute Topic museora, urriaren 24tik 28ra, eta tailer bat egingo dute. Tailer honen helburua birziklapenezko hiri bat sortzea da, biztanleek beren hiriari buruz duten ikuspegiarekin. Kasu honetan, Tolosa sortuko dute. Ondoren, egindako lanarekin, txotxongiloen emanaldi bat egingo da Titririjai jaialdian.
Kartelen erakusketa. Tolosako erakusleihoetan ilustrazio desberdinak jarriko dira komunikazio oztopoak adieraziz.
Erakusketa. Lasarte-Oriako Herritarren Foroaren 'Bizikidetzarako memoria para convivir' erakusketaren irekiera eta aurkezpena.
Oinarrizko formakuntza. Aurrez aurrekoa. 'Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Segurtasuna. Aurrez aurrekoa. 'Erosketa eta ordainketa segurua Interneten'. 4 ordu. Euskaraz.