10:00. Pilota ekintza haurrentzat, behar Zana elkartearen eskutik, Olaederrako frontoian. 11:30. Marrazki lehiaketa haurrentzat, Berdura plazan, Oria merkatari elkartearen eskutik. 16:30. Bola tiraldia haurrentzat, Behar Zana elkarteko Bola taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian. 17:00. Pilota. Paleta goma irekia, emakumezkoen pala txapelketa eta nagusi mailako eskuz binakako Santio Txapelketa, Behar Zana elkartearen eskutik, Villabonako Udal Pilotalekuan. 18:30. Buruhandi, ipotxeb eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta. 19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo Zubimusu ikastolan. 20:30. Japoniar Jaia. Txumo txapelketa (Sumo billabonatar erara), Erreboteko plazan. Sushi eta sake dastaketa.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia egingo du alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.
Andre Maria eliza eta gangak. Astelehenetik ostiralera bisitak 11:30ean izango dira eta larunbatetan 13:00etan. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesez eta frantsesez ere bai.
Tolosako Alde Zaharrera bisita gidatua. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesaz eta frantsesez ere bai.