'Adin-adin' ekimenaren barruan bertso saioa Iurreamendi adinekoen egoitzan, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizasorekin.
'Gladys del Estal' liburu aurkezpena, LERA Mugarik Gabeko Antropologoak elkarteak eginiko ikerketaren berri emango du Kepa Fernandez de Larrinoak.
Jorratuko dituzten gaiak: Azken bilkurari dagokion akta onartzea. Tolosaldea Garatzen S.A. Anoetako udalaren baliabide propio izendatzeko proposamena, hala izendatu duten Tolosaldeko beste udalekin batera. Herri bideen behin-behineko inbentarioaren gainean egindako alegazioak ebaztea eta hura behin-betiko onartzeko proposamena. Anoetako udaleko aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa onesteko proposamena. Lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa aldatzeko proposamena. 2022. urterako Anoetako jai eguna izendatzeko proposamena. Herriko festetarako prezio publikoak onartzeko proposamena. Anoetako udala Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkide kolaboratzaile bilakatzeko proposamena.
San Joan dantzetako entsegua. San Joan bezperan edo Salontzo Egunean San Joan dantzak dantzatzeko entseguak ondorengo egunetan egingo dira, 20:15ean: maiatzak 30, ekainak 6, ekainak 13 eta ekainak 20.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".