Goizez. Herri kirolak. Arratsaldez. Haurrentzako eta nerabeentzako altxorraren bika. 18:00. Txokolatada.
Belkoainera mendi irteera, Ttonttorrez Ttonttor. 08:45. Olaederra kiroldegia. 09:15. Adunako plaza. Luzea. Irteera Villabonatik. 14,2 Km eta 450 m+ Motza. Irteera Adunatik. 8,9 Km eta 370 m+
Orientazio ikastaroa mobileko GPSarekin (Andoid sistema). 09:00-13:30 eta 15:30-19:00. 10 euro. Izen-ematea liburutegian edo kultura@anoeta.eus -en (maiatzaren 2tik 10era).
10:00. Danena Txirrindulari elkartearen eskutik, bizikleta-ginkana 6-10 urte bitarteko haurrentzat. Plazan. 10:00. Bizikleta irteera 10 urtetik aurrerakoentzat, plazatik abiatuta. Izena eman behar da kultura@alkiza.eus helbidean. 17:00. Frontenis txapelketa, frontoian. 23:00. Distopia elektrotxaranga, plazan.
Irurako Ikastolaren eguna ospatuko da. Besteak beste, goizean mendi ibilaldia izango da, ondoren ikastolako gurasoek prestatutako paella bazkaltzeko aukera egongo da eta arratsaldean jolasak antolatuko dira. Mariskadaren zozketa izango da.
Lurtaro elkartearen bilera irekia. 3 urteko ibilbidearen ostean, Lurtaro kooperatiba eratzea izango da hurrengo urratsa. Proiektuak eskualdeko dimentsioa izango du, eta ahalik eta parte hartzaileena eta demokratikoena izan dadin, bilera irekia deitu dute.
Tolosako Ekinbide Etxeak Musikenerekin lankidetzan, 'Maiatzeko Doinuak' kontzertuak antolatu ditu larunbatero. Marta Judith Angulo saxofoi-jotzaileak, Teresa Castañón eta Leticia del Monte klarinetistek eta Narayan Rishi saxofoi-jotzaileak osatuko dute. Bere errepertorioa Singelee, Marquez, Iturralde eta Romeroren obretan oinarrituko da.
Argentinako Babel teatro taldeak Beethoven ikuskizun familiarra eskainiko du 18:30ean gaztelaniaz.
'Amaraun' ikuskizuna. Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga. Amatasunaz hausnartzeko gonbita da. Lankuren eskutik sortutako emanaldia. Sarrera: 3 euro. Udal bulegoetan eskuratu daitezke sarrerak.
The Grace of Dionysus eta Marlik taldeen kontzertua.
Iñaki Elolaren argazkiekin osatutako 'Tolosako Herritarrak' erakusketa.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Hazilan. Formazioa eta Tolosaldeko enpresetan edo erakundeetan praktikak, gazteentzat. Izena emateko edo informaziorako: lan@tolosaldea.eus
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
Pintura erakusketa. Maria Jose Labourdique eta Seve Iglesias. Astelehenetik ostiralera 18:00-20:30 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 artean.
'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen' (Garabide elkartea).
'Google aplikazioak zure smartphonean'. 18 ordu. Gaztelaniaz.