11:00-13:00. Irudimen eta arte tailerra (5-12 urte). Birziklatze eguna. Erakusketa gelan (Kale Berria, 55). 16:00-17:00. Munduko jolasak (4-12 urte). Kultur etxean (Kale Nagusia, 52). 17:15-18:15. Ipuin kontalariak Ipuinen lorategia (6-12 urte), Lurdes eta Idoia. Gurea Zineman (Kale Berria, 55). 18:30-19:30. Zirko tailerra 'Malabare, oreka, aireko akrobazia' (6-12 urte). Xomorro taldearen eskutik. Kultur etxean (Kale Nagusia, 52).
Mahai jolasak gunean. 2015. urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Etxeko jolasak eramateko aukera.
Asier Kidam magoak 'Aroa eta mirariak' ikuskizuna eskainiko du 12:00etan plazako estalpean.
'Orekaren bidean' Haritz Saez de Nanclares eta Maier Lopetegiren eskutik. Informazioa: Haritz (659 05 99 35).
17:30. 'Munduko eskolak eta mundua eskola' haur, gazte eta helduentzako, argazki emanaldia.
Txotxongilo taldearen 'Itsasminez' ikuskizuna. Musikaz lagundutako txikientzako istorio samur eta gozoa da. Argi protagonistak bidaia luze bat egingo du itsasoraino oparitu dioten maskor batean. Sarrerekin biltzen duten dirua beharra duten familietara bideratuko dute.
Gabon hauetan Gure Zirkuaren ikuskizuna Tolosan izango da. Hamabost emanaldi eskainiko dituzte abenduaren 17tik urtarrilaren 4ra bitartean. Sarrerak abenduaren 1etik aurrera salgai hemen.
Jakina da txotxongiloek segur aski jatorri erlijiosoa dutela. Sinestunek fedea animazio-teknika originalen bidez adierazi dute eta teknika hauek bere horretan jarraitu dute. Hori bereziki argia da gabonetako aldian, 'I Teatrini della Fede'-rekin lehen aldiz aurkezten dira animazioteknika horiek. Erakusketa Erdi Arotik Bigarren Mundu Gerraren arteko herrialde batzuetako tradizioen inguruko dokumentu eta argazkiez osaturik dago.
Gabonetako ekintzak Oria merkatari elkarteak antolatuta. Irudimen eta arte tailerrak, munduko jolasak, zirko tailerra eta ipuin kontalariak.
3 tabernak Arte Azoka antolatu du urtarrilaren 9a bitarte. Bertan izango diren lanen egileak: Oihana Ugarte Iriarte, Idoia Elosegi Urteaga, Txitxi Orbegozo Rezola, Igor Obeso Agirre, Oskar Tena Gonzalez, Miren Gonzalez Goikoetxea, Alberto Letamendi Ramirez, Edurne Sudupe Zabalo, Miren Atxaga Arnedo, Arantza Munita Irisarri, Lamberto Perurena Lazkano, Cabrmen eta Silvia Mateo Orus eta Mikel Garmendia Uranga.
Shanti Torneoa. Benjaminak eta alebinak. Abenduaren 23tik urtarrilaren 5a arte.
'Hitzak zaindari' erakusketa ibiltaria Alkizan. Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da 'Hitzak zaidari'.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
'EMAKUMEArtean' erakusketa Aranburu jauregian. Jabetze Eskolako ikasleen lanak (argazkiak, pinturak, xilografiak…) egongo dira ikusgai. Ura Iturralde, Leire Markinez eta Oihana Ugartek osatu dute erakusketa parte hartzaileen lanekin.
Laskorain ikastolak antolautako Gabonetako Elkartasunezko Merkatu Txikia. Aurten lortutako dirua hurrengo elkarteen artean banatuko da: Tolosaldea Sahararekin, Baltistan Fundazioa eta Ibarrako misio taldea.
4 - 14 urte haurrentzat parkea eta tailerrak. 11:00 - 13:30 / 16:00 - 20:00.
'Sükrü Karakus, mistika eta tekno-popa' erakusketaren inaugurazioa. Bere pintura akrilikoetan, Sükrü Karakusek mundua antolatzeko eta ulertzeko hainbat sistema deitzen ditu, osatzen gaituzten informazio- eta sentiberatasun-egituren desberdintasun konplexua akoplatzen saiatuz... Neo-pop estetikarekin, Karakusek gure kontzientzia-ereduek osatzen duten emari tekno-urbanoan murgiltzen gaitu. Zentzumen-inputen ugaritasun hori ordenatzen saiatzen da, baina konplexutasuna alde batera utzi gabe...