Lehiberri eskola: enpresen kudeaketa hobetzeko ikastaroak. Finantzetan adituak ez diren zuzendarientzako finantzaketa. Cristina Elolaren eskutik.
Ikastolen Elkarteko Begirale Eskolan begirale titulua lortu nahi duten gazteei zuzendutako ikastaroa eskainiko da Zubimusu Ikastolan. Ikastaroari buruzko bilera informatiboa abenduaren 2an, osteguna, izango da, 16:00etan, Txermingo eraikinean (Villabonan).
'Tolosaldepediaren lantegia: euskarari buruzko ezagutza Wikipediara!'.
'Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan?'. Izen-ematea abenduaren 1a bitarte, kultur etxean 943 67 03 99.
Euskal Herriko historiaz. Abenduaren 2an, 9an eta 16an. 10 euro. Fernando Rojo Tolosa historialariarekin.
Lurtaro Tolosaldean proiektuaren aurkezpena, elikadura burujabetza.
Kattalin Miner Perez prestatzailearekin. Euskaraz. Matrikulak 5 euroko kostua du. Tolosako udal liburutegiarekin elkarlanean.
Lizartzan gazteentzako saioak 12-17 urtekoentzako dinamizatzaile batekin. 'Nola sentitzen zara herrian? Zeintzuk dira zure interesak?' bezalako galderei erantzun beharko diote.
Tartean Teatroaren 'Tabernaria' bakarrizketa. Irurako Euskara Zerbitzuak antolatua, Euskararen egunaren harira
'Euskal industriaren eta enpresen erronkak'. Zigor Urkiaga, Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaria. Parte-hartzeko: tolosa@eaj-pnv.eus edo 688 625 230.
Liburuen bidaia. Liburu orok aukera ematen digu bere orriek daramaten bide ezezagunari jarraitzeko. Pilar Rubio Remiro editorearekin, abenduaren 2an, 19:30ean.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
'Herria' argazki erakusketa udaletxean. Goizez egunero irekita eta arratsaldez astearte eta ostegunetan.
Mikel Garmendia Uranga, alegiarraren pintura erakusketa 3 tabernan.
'Hitzak zaindari' erakusketa ibiltaria Alkizan. Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da 'Hitzak zaidari'.