Irurako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odol emateak. COVID-19aren ondorioz eta besteetan egin den moduan, aldez aurretik txanda eskatu behar da, horretarako Gipuzkoako ordezkaritzatik emaile bakoitzari mezua bidaliko diote harremanetan jartzeko.
Zumarditxikiaren proiektua aurkezteko bilera. Herritar guztiei irekitako saioa izango da, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea hirigintza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidalita edo UDATEra deituta (010).
'Euskal Herria bihotzean, independentzia!' eskualdeko manifestazioa. Manifestazioa 19:00etan Lizartzako plazan eta ekitaldia 19:30ean, plazan. Sortuk deituta.
'Zume bizia erabiliz eraikuntzan' tailerra.Zume bizia (zuhaizkak) landatuz eraikuntza bat egingo da eskolako jolastokian.
Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin. Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira. Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.
Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren. Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.
Liburutegian klima aldaketaren nondik norakoak herritarrei era errazean azalduko dien erakusketa. Azalpenak emango ditu bertan hezitzaile batek. 16:30etik 19:30era bisitatu ahal izango da erakusketa.