Osteguna, irailak 23



09:00

Lehiberri eskola

Lehiberri, Tolosaldea

Lehiberri eskola: enpresen kudeaketa hobetzeko ikastaroak.  Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta balio erantsia. Cayetana Arriren eskutik.

Lehiberri eskola Lehiberri

Lehiberri eskola: enpresen kudeaketa hobetzeko ikastaroak. 

Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta balio erantsia. Cayetana Arriren eskutik.


17:00

Ate irekiak Gaztezulon

Amezketa

Gaztelekua ezagutzera emateko ate irekiak egingo dituzte gazteei eta beren gurasoei begira. 17:00etatik 17:30era DBH 1ekoei zuzenduta, eta 18:00etatik 18:30era, DBH2koei zuzenduta irekiko dute.

Ate irekiak Gaztezulon

Gaztelekua ezagutzera emateko ate irekiak egingo dituzte gazteei eta beren gurasoei begira. 17:00etatik 17:30era DBH 1ekoei zuzenduta, eta 18:00etatik 18:30era, DBH2koei zuzenduta irekiko dute.


18:00

Hitzaldia

Kultur etxea, Tolosa

AFAGIk gidatuta, Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta, hitzaldia.  Hitzaldia irailaren 23an izango da, 18:00etan, Tolosako Kultur Etxean. Hizlariak Koldo Aulestia (AFAGIko presidentea) eta Alaitz Iriarte (AFAGIko psikologoa) izango dira.

Hitzaldia Kultur etxea

AFAGIk gidatuta, Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta, hitzaldia. 

Hitzaldia irailaren 23an izango da, 18:00etan, Tolosako Kultur Etxean. Hizlariak Koldo Aulestia (AFAGIko presidentea) eta Alaitz Iriarte (AFAGIko psikologoa) izango dira.


19:00

Bilera

Kultur etxeko aretoa, Amezketa

Amezketako adinduentzako bilera. Tolosaldeko adindu talde batek eskualdeko herri guztietan hainbat adinduekin harremanetan jartzen ari da zahartzaroaren inguruko ekimen bat sustatzeko. Zahartzaroaren diseinua eta kudeaketa adinduen esku egoteko proposamena.

Bilera Kultur etxeko aretoa

Amezketako adinduentzako bilera. Tolosaldeko adindu talde batek eskualdeko herri guztietan hainbat adinduekin harremanetan jartzen ari da zahartzaroaren inguruko ekimen bat sustatzeko. Zahartzaroaren diseinua eta kudeaketa adinduen esku egoteko proposamena.


19:00

La mujer que escapó

Leidor antzokia, Tolosa

La mujer que escapó Leidor antzokia

19:00

Irakurle taldea

Kultur etxea, Tolosa

Galtzaundi irakurle taldeak Bernardo Atxagaren 'Etxeak eta hilobiak' aztertuko du, Yurre Ugarteren dinamizazioarekin.

Irakurle taldea Kultur etxea

Galtzaundi irakurle taldeak Bernardo Atxagaren 'Etxeak eta hilobiak' aztertuko du, Yurre Ugarteren dinamizazioarekin.



Azken Muga. Erakusketa.

Zaratetxe, Tolosa

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren. Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.    

Azken Muga. Erakusketa. Zaratetxe

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren.

Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.

 

 



Azken Muga. Erakusketa.

Zaratetxe, Tolosa

Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin. Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira. Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.

Azken Muga. Erakusketa. Zaratetxe

Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin.

Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira.

Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.