Yurre Ugartek dinamizatuta Galtzaundi irakurle taldearen saio berria. Oier Guillanen 'VHS' liburua aztertuko dute, idazlea bertan dela. Izena emateko: hemen.
Anariren kontzertua. Sarreraren prezioa: 8 euro. Anari Alberdirekin (ahotsa eta gitarra), haren taldeko gainerako kideak izango dira: Xabier Olazabal, baxuan; Ander Muxika, gitarran; Mariano Hurtado, teklatuan; Mikel Txopeitia Abrego, baterian.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.
Turismo enpresentzat: zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili. Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.