Hibai Castro Egia ekoizleak eta argazki zuzendariak aurkeztu du Caminho Longe filma. Gonbidapenak liburutegian eskuratu daitezke, urtarrilaren 29tik aurrera. Alfonso Etxegarai deportatuaren bueltako bidaia Euskal Herrira.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Mozorro lehiaketa Berastegiko Udalak antolatuta. Parte hartzeko 688 681 952 telefono zenbakira argazki edo bideoa bidali behar da, otsailaren 5etik 7ra bitartean.