Alkizako emakumeek afaria egingo dute Alkizako Herriko Ostatuan martxoaren 7an. Bertara joateko txartela erosi behar da aurretik. Dagoeneko salgai daude Alkizako Herriko Ostatuan.
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere talo jatea egingo da Urdelar Biltokian. Bertan parte hartu nahi duen orok, izena eman beharko du zentroan bertan.
Emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta eraso sexisten aurrean erantzun egoki bat ematen ikasteko lantegia izango dira martxoaren 7an, 14an eta 21ean, 10:00etatik 14:00etara kultur etxean. Lantegiak dohainik eskainiko badira ere, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, kultura@alkiza.eushelbidera mezu bat bidali dezake interesa duenak edota 688 604 466 zenbakira deitu dezake. Otsailaren 28a izango da izena emateko azken eguna.
67 saltokik stock-ean dituzten produktuak kalera aterako dituzte. 10:00-20:00. Saltokiak kalean. 10:00-14:30 eta 16:00-20:00. Haur txokoa. parkea, aurpegiak margotzeko tailerra, eskulanak eta puzgarriak, Trianguloan. 17:00-18:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. Tolosako kaleetatik zehar.
Julio Contrerasek eskainitako tailer praktikoa: Fotografía instantanea con Polaroids de ayer y de hoy: posibilidades creativas. 10:30-13:00 eta 15:00-19:00. Izen ematea: 30 euro. boxa.argazkia@gmail.com
Idoia Lekuek Indarkeria, mitoak... eta gehiago hitzaldia eskainiko du.
11:30. Harrera herriko bertsolariekin. Ondoren. Hamaiketakoa. Jarraian. Kalejira Asteasun barrena. 14:30. Bazkaria Iturri-Ondo jatetxean.
Ugarteko emakumeek bazkaria egingo dute Goikoetxeaenean. Bazkarira joan nahi duenak asteazkena baino lehen abisatu beharko du.
16:00-16:30. Martxa moreen irteerak Anoetara. (Aiztondokoak Zizurkilgo Joxe Arregitik; Alegialdeko, Ibarraldeko eta Tolosakoak, Tolosako Triangulotik). 17:00. Tolosaldeko festa feminista, Anoetako plazan: Josi ta josi. Batumoreren harrera, kafea, tea eta gozoak, adierazpena, irrintzia eta sorginen kantua. 17:30. Argazki morea. Ondoren. Jolas dinamikak. 19:00. Batupoteoa, plazan. 21:00. Afaria frontoian. Zahagi ardoa, sagardoa, ura, edalontziak eta mahaiak bertan izango dira. janaria norberaren esku.
16:30. Anoetako plazarantz. 17:00. Zutabe feminista guztien elkarretaratzea -Batumore Batukada-. 19:00. Elkar ezagutze dinamikak eta ondoren Batupoteo morea Anoetan. 21:00. Afaria Anoetan.
Regreso al Futuro + Gremlins. Saio berezia bi filmekin. 5 euro.
20:00. Batzarremuñon A ze parea antzerki txikia. 21:00. Emakumeen afaria Herriko Ostatuan (izena udaletxean eman behar da martxoaren 4rako).
Naiara Delgado Perezen erakusketa. Goizeko marrazkiak.
Aitziber Alonsoren Frida Kalho artista eta aktibista erakusketa, gela borobilean. Astelehenetik ostegunera: 16:30-19:00. Asteartea: 16:30-18:30. Ondoren tailerra Aitziber Alonsoren eskutik. Larunbata eta igandea: 11:30-14:00.
Ura Kaiko argazkilariak natur guneetan egindako lana da, eta ura protagonista da. Natura proiektuak euskal gune naturalak ditu ardatz, gertutasunarengatik bisitariak sartzeko balio du. Natura gune hauen dibertsitatea ezagutzera ematea da helburua, duten ahultasunaz kontzientziatzea eta jasaten dituzten desgerpena edo hondatzea gelditzeko, gaur egungo eta datozen belaunaldien onerako: Ezagutu, Kontzientziatu, Kontserbatu. Asteartetik larunbatera, jai egunetan ezik.