06:30. XXXII. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketaren hasiera, Trianguloa plazan. 08:00. San Blas elkarteak antolatuta, XXVII. Odolki Lehiaketaren hasiera, San Frantzisko pasealekuan. 09:00-14:00. Azoka berezia Trianguloa plazan. 10:15-13:00. Euskal Herriko XI. Frisoi Txapelketa, Ferialekuan. 11:00. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako epaimahaiak lanari ekingo dio, Trianguloa plazan. 11:00. Dantza ikuskizuna, Udaberri dantza taldearen eskutik, Trianguloa plazan. Ondoren, kalejira egingo dute, Tolosako kaleetan barrena, Bentazaharreko Mutiko Alaiek lagunduta. 11:15. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak Trianguloa plazan. 12:00. Kofradiaren eskutik, babarrunak dastatzeko aukera, Trianguloan. 12:15. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako sari banaketa, Trianguloa plazan. 12:45. XXVII. Odolki Lehiaketako sari banaketa. 13:00. Euskal Herriko XI. Frisoi Txapelketako sari banaketa. 14:30. Tolosako elkarte eta tabernetan babarrun jateak. 18:00. Oihana Iguaran eta Agin Laburu bertsolariak Beti Alai jatetxeko balkoitik, bertsotan. 18:30. Jainekin txaranga kalez kale ibiliko da, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik hasita. 19:15. Joxe Elorza eta Iñaki Larrañaga trikitilariak Orbela tabernako balkoitik. Ondoren, kalejira egingo dute Euskal Herria plazara. 20:00-22:00. DJ Txurru Euskal Herria plazan. 23:00. Gozategi Plaza Berrian. 00:30. Jainekin txaranga kalez kale, Plaza Berrian hasita.
Auzolanaren bigarren eguna Onddo gaztetxean. 09:00etatik aurrera, egun guztian zehar.
Mahai informatiboa. Informazioa, gluzemia egiteko, gaztelu puzgarriak, jolasak...
11:00. Ume Krosa (6.mailara arteko umeentzat). 12:00. Herriko gazteen desfioa. 14:00. Herri Bazkaria. 19:00. Bertso-saioa elizan: Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ondoren: Martina Sorginari agurra.
11:30. Antzerkia Plazida Otañon. Karlen pentsamendua. 11:00-13:00. Arroparen kolektibizazioa.
Izena emateko, aldez aurretik Topic-ekin harremanetan jarri behar da: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com helbidean.
Aiztondoko Gazte Asanbladaren eskutik.
12:00. Babarrun festa Trianguloa plazan(zeinu hizkuntzako interpretea egongo da). 14:00. Babarrun jatea. 15:00. Zeinu dantza tailerra gorrak diren eta entzule diren entzuleentzat. Rakel R.R. (Arymux). Tolosako kultur etxean. 17:00. Isiltasunean dantzan deritzon zeinu-dantza ikuskizuna umeentzat. Rakel R.R. (Arymux).
Albizturko IV. Babarrun Jatea. Txartelak salgai Elane jatetxean eta udaletxean. Helduak 22 euro, ertainak 15 euro (12-15 urte) eta umeak 10 euro (11 urte). Bazkaria eta ondoren mus txapelketa eta bingoa. Antolatzailea Bizkor guraso elkartea. Laguntzaileak: Albizturko Udala, Arkaitz elkartea eta Aitzalde Festa Batzordea.
16:00etan umeak eta 16:30ean helduak. Arratsaldean zehar urteroko krossa lehiatuko da eta ondoren pintxo eta sariak banatuko zaizkie partaideei. Afaria 20:30ean izango da elkartean.
Lau urtetik gorako haurrei zuzendurik. Ipuin klasikoaren bertsio dibertigarria.
Bang, tiro baten prezioan, bang eta bang, bi film ikusteko aukera. Bang Bang zinea bizitzeko, konpartitzeko eta elkarrekin esperientzia bat partekatzeko modu bat da. Giro ganberroanikusteko filmak, genero eta tonu desberdinekoak, baina gure ikusle filmografia partikularrean arrastoa utzi dutenak. Guztia Leidorreko pantailan handian eta jatorrizko bertsioan; filmak inoiz ez bezala berrikusteko aukera ezin hobea. En busca del arca perdida (Indiana Jones: Raiders of the lost ark). Pulp fiction.
18:30. Elizan familia guztiarentzat pailazo ikuskizuna izango da, Ekain-Txou izenburupean. 20:30. Frontoian pintxo afari-merienda eta sagardo dastaketa izango da. 22:00. Nafarroako Marianitoz Blai Mex&Roll taldearekin dantzaldia frontoian.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Kartel erakusketa Tolosako hainbat erakusleihotan ikusgai jarriko dira ilustrazio sorta batzuk, komunikazio trabak irudikatzen dituztenak.
Itziar Moreno eta Aitzol Iriondoren eskutik Kartzeletik askatasunera erakusketa.