10:30. Haurren frontenis-txapelketako finalak. 12:00. Suziria, buruhandi eta txistularien laguntzaz. Pregoilariak areto futboleko neska alebinak eta mutil infantilak izango dira. 12:30. binakako pilota eta pala txapelketako finalak. 17:30. Herritarren arteko herri kirolak eta pentatloia, eskola atarian. Ondoren. Perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik. 21:30. Herri afaria. Ondoren. Salontzotako kartel lehiaketako eta leiho, balkoi eta lorategi lehiaketako sari banaketak. 00:00. DJ Modesto.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.