Samaniego herri ikastetxeko obrak direla eta, festa egingo dute, patio eraldatzearen bueltan, LHko eraikinean.
17:15. Haur jolasak. 22:00. Film proiekzioa terrazan, eta gaubela.
Armagintza industriak Euskal Herrian duen papera hizpide duen dokumentala.
Martxoa bukaeran gimnasioa zabaldu zuten Amezketan, eta horren harira eskainiko dute saioa. Gipuzkoan hainbat kiroldegien kudeaketa eramaten duen BPXport enpresa espezializatuko kirol monitore batek, ariketa fisikoa modu egoki batean egiteko jarraibide eta aholkuak azalduko dituen hitzaldi bat emango du.
Doinu gozoak entzun ahal izango dira: musika frantziarra, jazz estandarra eta beste hainbat kulturatako musika tradizionala.
Musikariak bere diskografia gainbegiratuko du, hitzaldi musikatu batean. Ondoren, afaria izango da, nahi duenarentzat, 18 euroan, ostatuan.
20:30. Afari autogestionatua; janaria norberak eraman beharko du, eta edaria antolatzaileek jarriko dute. 22:15. Imanol Ituño magoaren emanaldia.
Juan Carlos Rubiok zuzendu eta La Alegría ekoiztetxeak ekoitzitako komedia, gazteleraz. Aktoreak: Kiti Mánver, Melani Olivares, Gorka Otxoa eta Inés Sanchez. Egilea: Fabio Marra. Sarrerak: Leidorreko leihatilan edo kutxasarrerak.net helbidean.
Berrobi da Tolosaldean Mendi Tour emanaldia hartuko duen bigarren herria. Tolosan martxoan egin ohi da Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film jaialdiko pelikula onenak biltzen dituen emanaldia. Berrobiren kasuan, Ramon Olasagastik aurkeztuko du saioa, eta bi film ikusteko aukera izango da: THE DAWN WALL (Epaimahaiaren Saria BMFF'18) VIACRUXIS (Film Labur Onena BMFF'18)
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.