Harituz bertsozale elkartearen eskutik, familientzako saioa, herri eskolako aretoan. Gai-jartzailea: Unai Mendizabal. Bertsolariak: Oihana Iguaran eta Haritz Mujika.
Arratsalde osoan, Anoetako plazako arkupetan, Saharako ahotsak panel bidez erakusketa egongo da. 19:00. Tres camaras robadas dokumentala ikusteko aukera izango da, Anoetako udaletxeko areto nagusian. Ondoren. Solasaldia Hassanna Aalia saharar aktibistarekin.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.