Alegiako Udalak eman du ezagutzera udari begira prestatu duen eskaintza. Udaleku irekiak eta itxiak, multikirola eta piraguismoa izango dira uztailean garatuko diren jarduerak. Informazio bilera ireki bat izango da.
Tsaranoro, Madagaskar eskalada aitzakia dokumentalaren aurkezpena kultur etxeko areto nagusian.
Francoren erregimenaren biktimen inguruko dokumentala da, oraindik ere justizia bila dabiltzanena. Film dokumental onenaren Goya saria irabazi zuen lanak. Sarrera: 2 euro.
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.
Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.