11:00. Herriko plazatik kalejira, ermitaraino, herriko trikitilariek alaituta. Eguraldi ona izango balitz, ibilgailuak herrian utzi eta trikitilarien atzetik oinez ermitaraino elkarrekin joatera deitu dituzte herritarrak. 11:15. Meza San Sebastian ermitan. Ondoren, hamaiketakoa eraikin berrian. 14:00. Bazkaria Eltxo Elkartean.
11:30. San Sebastian eguneko meza nagusia, San Sebastian ermitan.Ondoren. Herriko dantzarien saioa, eta hamaiketakoa herriko ostatuan.
11:30. Mutil infantilak (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak). Bi itzuli luze, 2.800 metro. 11:45. Neska infantilak (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak). Itzuli motz bat eta luze bat, 1.950 metro. 12:00. Mutil alebinak (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak). Itzuli luze bat, 1.400 metro. 12:15. Neska alebinak (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak). Itzuli luze bat, 1.400 metro. 12:25. Mutil benjaminak (2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak). Bi itzuli motz, 1.100 metro. 12:35. Neska benjaminak (2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak). Bi itzuli motz, 1.100 metro.
Joxemari tabernan jokatuko dute.
Haurrentzako filma euskaraz. Sarrera: 4 euro.
Haur zinema familia osoarentzat, euskaraz.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.