Tolosaldeko gazte mugimenduko jardunaldiak antolatze bidean, bilerara deitu dituzte eskualdeko gazteak, ostiralean.
Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkarteak batzarra deitu du urtarrilaren 18rako, Elizpe erretiratu elkartean bertan. 2018 urteko kontuen berri emango diete kideei.
Amaya Álvarezen Besteak ez bezalako bidaia / Un viaje diferente a los demás liburua aurkeztuko dute, Tolosako liburutegian. Idazlea bera hitzorduan izango da, bere ipuinari buruz aritzeko eta, gainera, aldamenean izango ditu Porrotx pailazoa eta Elisabeth Agirretxe ere. Agalir argitaletxearekin argitaratu du lana.
Liburu aurkezpena, Anoetako gaztetxean.
Mikelasagasti auditorioan izango da kontzertua.
Aurrera doa Altzoko bideo jokoa eta, urtarrilaren 18an, emanaldia eta sari-izendapena egingo dituzte. Aurkeztutako bideo guztiak ikusiko dituzte, lehenik, eta ondoren izango da izendapena.
Zeraingo alokairu sozialaren eredua izango dute hizpide.
Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza aktoreek antzeztuko dute, Txalo produkzioaken eskutik. Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Bi mundu aparte. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena. Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net webgunean.
Herrigintza elkartean bertan izango da batzarra. Honako gaiak izango dituzte hizpide, besteak beste: Urteko diru kontuen balantzea. Bazkide berriak eta bajak. Zuzendaritza aldaketa . Whatsapp talde bat sortzea, komunikazioa errazte aldera. Erretirodunei zuzendaritzan parte hartzeko proposamena. Galde-eskeak.
Urepel elkartean jokatuko dute.
Kattillutxulo elkartean jokatuko dute.
Alegiako Gaztetxean, kontzertuak izango dira ostiral gauean. Sarrera: 5 euro.
Ostatu tabernan jokatuko dute.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.