Jardunaldi honen helburua, era parte hartzaile batean, ETE-etan pertsonen edota lan taldeen artean sortu daitezkeen gatazkak konpontzeko teknika eta tresnei buruz hitz egitea da. Hizlaria: Visi Serrano (Txalo taldea). Izena emateko: 943 654501 eta lehiberri@lehiberri.net
Saiaz Mankomunitateko (Albiztur, Bidania-Goiatz, Beizama eta Errezil) adineko eta ezinduen zaintzaileentzako dantza ikastaroa. Beste lurraldeetatik etorritako zaintzaile atzerritarrek beraien kulturan errotuta dauden dantza ezberdinak (salsa, merenge, tango) irakatsiko dute. Helburua: zaintzaileek eguneko jardunean jasaten duten tentsioa dantzaren bitartez askatzea. Izena emateko: goizez 943681128 (Bidania) eta osegunetan 943812989 (Errezil). Azaroak 14 arte.
Akten onarpenaz gain, Tolosaldea Sahararekin elkarteak aurkezten duen mozioa ere landuko dute.
III Blokea: Hobe gurea, euskal bidea. "Estatua eta nazioa: beti bat ez datozen prozesuak" Hizlariak: Unai Apaolaza, Onintza Odriozola eta Julen Zabalo
Jatorrizko bertsioa. Zine foruma. (Xavier Dolan). 138 min. Alargun batek 15 urteko seme arazotsuaz arduratu behar du; hark arreta falta eta hiperaktibitate arazoak dauzka. Ama-semeak ondo konpontzen eta halabeharrezko elkarbizitza ahalik eta ondoen eramaten saiatuko dira. Kyla bizilagun berriaren etorrerak beren bizitzan arrastoa utziko du.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak, ostegunean, hilak 26, bilera irekia egingo du Corpus Christiko aretoetan arratsaldeko 19:30etan, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
Jatorrizko bertsioa. Zine foruma. (Xavier Dolan). 138 min. Alargun batek 15 urteko seme arazotsuaz arduratu behar du; hark arreta falta eta hiperaktibitate arazoak dauzka. Ama-semeak ondo konpontzen eta halabeharrezko elkarbizitza ahalik eta ondoen eramaten saiatuko dira. Kyla bizilagun berriaren etorrerak beren bizitzan arrastoa utziko du.
"Cruces y corazones". Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:30 Larunbatetan 10:30-13:00