Kixki Trail mendi lasterketa antolatu dute Adunan

Tolosaldeko Ataria

Adunako gazte talde batek eta Adunako Udalak elkarlanean antolatu dute. Oraingoz, data bakarrik zehaztu dute: apirilaren 10ean izango da.

Adunako gazte talde batek, Adunako Udalarekin elkarlanean, Kixki Trail mendi lasterketa antolatu du. 2027ko apirilaren 10ean izango da lehen edizioa, eta antolatzaileek adierazi dutenez, «ilusio handiz» prestatu dute ekimen berria. «Gure herriko txoko, baso eta bidezidor politenak ezagutzeko eta mendiaz gozatzeko egun berezia izatea nahi dugu», nabarmendu dute.

Gaineratu dute aspalditik zutela herrian kirol proba bat antolatzeko gogoa, eta azkenean pausoa ematea erabaki dute. «Gure asmoa ez da lasterketa soil bat egitea bakarrik; korrikalarientzat zein herritarrentzat festa egun bat sortzea da, mendi giroa eta herriko berotasuna uztartuta».

Oraingoz, eguna zehaztu dute, eta orain lanean ari dira azken xehetasunak lotzeko. Aurreratu dutenez, laster emango dute ibilbidearen eta izena emateko epeen berri. «Bitartean, jarraitu gure sare sozialak berritasunik ez galtzeko», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!