Larunbatean, II. Argazki Rallya egingo dute Adunan. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute, banaka, taldeka edo familian.
Parte-hartzaileak 10:30ean elkartuko dira plazan, eta bertan jakinaraziko zaie argazkien gaia. Lehiaketan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira: argazkiak Adunako mugen barruan atera beharko dira; argazkiak ezin izango dira manipulatu; parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta argazkiak JPG formatuan bidali beharko dira adunakoargazkiak@gmail.com helbidera, norberaren datuekin batera, 13:00ak baino lehen.
Aurkeztutako argazkien artean, epaimahaiak bi argazki aukeratuko ditu, eta herritarrek hirugarrena. Aurten, berrikuntza gisa, herritarren bozketa online egingo da, azaroaren 24tik 29ra. Bozketan parte hartzeko, karteleko QR kodea eskaneatu beharko da. Herrian zehar ere QR kodeak jarriko dituzte.