Azaroan ere kulturaz eta aisialdiz gozatzeko aukera izango dute Adunan. Udalak askotariko ekitaldiak antolatu ditu hilabeterako: dokumental emanaldiak, hitzaldiak, haurrentzako ikuskizunak, zinema, kirol jarduerak eta herri giroko ospakizunak izango dira, besteak beste. Azaroaren 10ean hasiko da egitaraua, eta hilaren 28ra arte luzatuko da.
-
Azaroak 10, asteartea
-
19:00. Errigora, Sustraitik Espaziora dokumentala eskainiko dute Kultur Aretoan.
-
-
Azaroak 12, osteguna
-
18:00. Euskaldunon deituren historia, Euskal Napar deiturak hitzaldia emango du Eneko Bernaldo de Quirósek, Kultur Aretoan.
-
-
Azaroak 14, larunbata
-
12:00. Go!azen telesailaren 13. denboraldiaren estreinaldia egingo dute Kultur Aretoan. 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta heldu batekin joan beharko dute.
-
-
Azaroak 18, asteazkena
-
17:30. Txotxongiloen emanaldia izango da Elordi Aretoan: Arin-arin erbiaren abenturak. Zortzi urtetik beherako haurrei zuzenduta dago, eta heldu batekin joan beharko dute.
-
-
Azaroak 19, osteguna
-
18:00. Zinegoak 2026 LGTBIQ+ jaialdiko sei film labur ikusteko aukera izango da Kultur Aretoan.
-
-
Azaroak 21, larunbata
-
10:30. II. Argazki Rallya egingo dute plazan.
-
16:00. Gazteentzako eskalada irteera antolatu dute egurrezko rokodromora.
-
19:30. Talo eta barrikote afari-merienda egingo dute frontoian, musikaz alaiturik.
-
-
Azaroak 28, larunbata
-
15:00. Adunako VIII. Mendi Duatloia egingo dute plazan.
-