Adunako 7 eta 17 urte arteko gazteek irteera egingo dute Alegiako Egurre rokodromora. Uztartzatik aterako dira 16:00etan.
Parte hartu nahi dutenek, 15 euro ordaindu beharko dituzte. Prezioan sartzen dira autobusa eta sarrera. Izen emateko epea azaroaren 5ean bukatzen da. Liburutegian edo udal bulegoetan eman daiteke izena.