Elkartasunezko Erromeri Eguna egin dute Basopetan

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekiko elkartasunez antolatu zuten eguna adunarrek.

Aiztondo bailara El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin senidetuta dago. Herriz herri, urtean zehar hainbat ekimen egiten dira hango herritarrei elkartasuna adierazteko. Adunako Basopetan irailaren 5ean Erromeri Eguna antolatu zuten.

Senidetzearen ibilbidea azaldu eta adunarrek konpromisoa hartu zuten, gutxienez, urtean behin ekitaldi bat antolatzeko Segundo Montesekin elkartasunez. Aurten, Belkoain mendira mendi martxa antolatu zuten, eta gero Basopetan, pintxoak, kirolak eta herri bazkaria egin zituzten. Bazkalostean, berriz, trikiti doinuak izan ziren protagonista.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!