Iraileko lehen larunbatean, erromeria giroa izango da Adunako Basopeta atsedenlekuan. 11:00etan hasiko dute eguna adunarrek, Basopetarainoko mendi martxarekin. Bertan, jolasak, bazkaria eta erromeria egingo dituzte. Bazkarirako txartelak salgai daude Txantxanen eta Uztartzan, 10 euroan. Abuztuaren 17a izango da txartelak erosteko azken eguna.
Honakoa izango da egitaraua:
- 11:00. Mendi martxa Basopetara.
- 13:00. Gazteen jolasak.
- 14:00. Bazkaria. Menua: Txerri errea burruntzian entsaladarekin, arroz esnea eta kafea; edaria aparte.
- 16:00. Erremoeria herriko musikariekin.
- Ondoren. Jota eta Lierni.
Erromeria Eguna baliatuko dute Segundo Montes komunitatearekin Elkartasun Eguna ospatzeko.