22 gaztetxok hartu dute parte. ATARIA eskualdeko euskarazko komunikabidea ezagutu eta bere jardunaren berri jakin ondoren, kazetariaren paperean jarri dira adunarrak. Horretarako, kazetariek erabili ohi dituzten bi gailu egin beharra izan dituzte euren eskuekin, argazki kamera eta mikrofonoa. Behin horiek eginda, elkarrizketa egiteko galderak prestatu dituzte. Txantxane tabernako arduradunetako bati eta plazan zeuden hiru herritarri egin dizkiete udaren inguruko galderak.