Adunako jaien barruan, abuztuaren 8an, jubilatuen eguna egingo dute. Tartean bazkaria ere eginog dute, eta parte hartu nahi dutenek aurrea eman beharko dute izena. Ostirala baino lehen liburutegian (943 69 26 89) edo udalean (943 69 25 71) eman beharko da abisua.
60 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete bazkarian. Herrian erroldatutakoek doan izango dute bazkaria eta herrian bizi ez direnek ordaindu egin beharko dute.
Urtez urte asko handitzen ari da bazkaltiarrak, eta bazkaltzeko lekua txiki geratzen ari da. Horregatik, eskatu dute aurrez izena ematea.
Abuztuaren 8an, 13:30ean 80 urtetik gorakoei omenaldi xumea eskainiko zaie. Datorren urtetik aurrera, urte horretan 80 urte betetzen dituztenei omenaldia egitea da asmoa.