Aburuza sagardotegiak irabazi du XXV. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa

Ataria 2026ko uztailaren 1a

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean banatu ditu Gipuzkoako XXV. Sagardo Lehiaketaren sariak. Mende laurdenaren ospakizunean ekoizleen kalitatea, tradizioa eta talentua aitortu dituzte eta Adunako Aburuza sagardotegiak irabazi du XXV. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa. 

Parte-hartze handia nabarmendu dute aurtengo edizioan. Izan ere, 25.nak 22 lagin izan ditu sagardo naturalaren kategorian eta 14 sagardo apardunen (5) eta bereizgarrien (9) kategorian. Argi geratu da, beraz, Gipuzkoako sagardogileen sektorean antzeman daitekeen aniztasuna eta aberastasuna.

Horrela, Adunako Aburuza sagardotegiak eskuratu du lehiaketako txapela, bigarren saria Zapiain sagardotegiarentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Etxeberria sagardotegiarentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!