Uparango errepidea zabaldu dute

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Azken hilabeteetan itxita egon da bidea eta aste honetan zabaldu dute.

Joan den urte amaieratik Uparan industriagunean, Todo Todo merkataritza zentroaren pareko errepidean hainbat lan egin dituzte. Hoditeria eta bestelako zerbitzuak sartzen aritu dira eraikitzen ari diren enpresa gune berrirako. 

Errepidea aste honetan zabaldu dute eta ibilgailuak normaltasunez pasatu daitezke bertatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!