Maddi Gesalagak eta Mikel Lopetegik jantzi dute txapela

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 17a

Gorostidi Harria Txapelketaren XVII. edizioa izan da jokoan arratsaldean Adunako pilotalekuan, eta aurtengo irabazleak Izeta eskolako bi harrijasotzaileak izan dira.

Aurten, lehen aldiz, emakumezkoen txapelketa egin dute, eta erakustaldi bikaina eskaini dute parte hartzaileek. Emakumezkoetan, Maddi Gesalaga, Estefi Etxebeste, Olaia Esnaola, Udane Ostolaza eta Eider Gartzia izan dira parte hartzaileak; eta gizonezkoetan, berriz, Gari Garmendia, Mikel Lopetegi Urra, Jon Unanue Goenatxo, Xabier Aranburu Guzta, Eneko Bilbao eta Sergio Mielgo aritu dira lehian.

Emakumezkoek zein gizonezkoek bost harrirekin egin behar izan dute lana eta 10 minutuko txandan ahalik eta denbora gutxienean bi jasoaldi egin behar izan dizkiote harri bakoitzari. Hori lortu dutenak izan dira Izeta eskolako bi harrijasotzaileak; emakumezkoetan, Gesalagak jantzi du txapela, minutu bat eta 50 segundoko denborarekin; eta gizonezkoetan, berriz, Urrak, bi minutu eta 27 segundoko denborarekin.

Honela geratu dira sailkapenak:

Emakumezkoak

  1. Maddi Gesalaga, 01:50
  2. Estefi Etxebeste, 01:52
  3. Udane Ostolaza, 03:01
  4. Olaia Esnaola, 03:36
  5. Eider Gartzia, 05:38

Gizonezkoak

  1. Mikel Lopetegi Urra, 02:27
  2. Gari Garmendia, 02:58
  3. Jon Unanue Goenatxo, 04:15
  4. Xabier Aranburu Guzta,  04:37
  5. Sergio Mielgo, 07:16
  6. Eneko Bilbao, -

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!