Gorostidi Harriaren XVII. Txapelketa izango da jokoan igandean

Ataria 2026ko maiatzaren 14a

Lehendabiziko aldiz emakumezkoen txapelketa egingo da, eta parte hartze zabala izango du.

Gorostidi Harriaren XVII. Txapelketa egingo da igande honetan Adunako pilotalekuan 18:00etan hasita. Lehen aldiz emakumezkoen txapelketa egingo da, eta hauek izango dira parte hartzaileak: Maddi Gesalaga, Estefi Etxebeste, Olaia Esnaola, Udane Ostolaza, Eider Gartzia, Sara Jimenez de Aberasturi, Ane Atxutegi eta Leire Olea ariko dira. Bost harrirekin egingo dute lana: zilindro zaharra, errektangularra, kubikoa, bola eta harri baldarra.

Gizonezkoek ere bost harri mota berak izango dituzte, pisu handiagokoak. Parte hartzaileak Gari Garmendia, Mikel Lopetegi Urra, Jon Unanue Goenatxo, Jon Marijuan, Eneko Bilbao eta Sergio Mielgo izango dira. Emakumezkoek zein gizonezkoek 10 minutuko txandan ahalik eta denbora gutxienean bi jasoaldi egin behar dizkiote harri bakoitzari. Sarera borondatezkoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!