Adunako jaiak iragartzeko kartela erabakitzeko lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute. Adunan erroldatutakoek parte hartu ahal izango dute, eta kartelak ondorengo testuak jaso beharko ditu: «Adunako Jaiak 2026» eta «Ez beti da ez».
Aurkeztutako lanak originalak eta A4 formatukoak izan beharko dute. Edozein teknika erabili ahal izango da.
Lanak udal bulegoetan edo liburutegian aurkeztu beharko dira, izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia adierazita. Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkez dezake.
Epaimahaia Adunako jai batzordeko kideek osatuko dute eta bi sari banatuko dituzte: bata 16 urtetik beherakoentzat, eta bestea, berriz, hortik gorakoentzat.