Plan Orokorraren hasierako onarperako dokumentua aurkeztuko dute

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Asteazkenean 18:00etan egingo dute bilera kultur aretoan.

Adunako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren hasierako onarpeneko dokumentuaren aurkezpen saioa egingo du maiatzaren 13an, asteazkenean, 18:00etatik 19:00etara kultur aretoan.

Plan Orokorraren lanketa prozesua 2023an hasi zen herriko talde desberdinekin egindako parte hartze saioen bidez. Aurkezpen saio honetan dokumentuaren edukia eta proposamen nagusiak azalduko dituzte. Saioa Hirigramako teknikariek gidatuko dute; azalpenak emango dituzte eta herritarren galderei erantzungo diete.

Adunako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu saiora gerturatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!