Zazpi film labur ikusgai Adunan

Ataria 2026ko martxoaren 16a

Martxoaren 25ean Adunako kultur aretora iritsiko da Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria. Kultur aretoan 19:00etan hasiko da emanaldia.

Taupa euskaltzaleen mugimenduak Laburbira ekimena antolatzen du, euskararen erabilera eta euskaltzaletasuna sustatzeko. Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza eta zabalkundea da ekimenaren helburuetako bat, eta horrekin batera, sortzaile gazteak lagundu nahi dituzte, baliabideak eskainiz, heuren lanak hedatuz eta sektorearentzako topaguneak antolatuz.

Film laburren zirkuitua Adunara iritsiko da martxoaren 25ean. 19:00etan kultur aretoan zazpi film labur emango dituzte 16 urtetik gorakoentzat.

Hauek dira emango dituzten lanak: Amaia San Sebastianen Olentzerori eskatu nion, Ekaitz Bertizen Erreka zoko hortan, June Asuaren Fishy, Elixabet Nuñezen A-Maniki, Aitor Gametxoren Geratzen den hori, Ainhoa Urgoitia Orain zer? eta Ane Cuestaren Hotzikara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!