Palestinari keinu egingo diote Adunako Kulturaldian

Ataria 2025eko azaroaren 18a

Iaz egin zuten lehenengo aldiz argazki rallya.

Besteak beste, Palestinaren inguruko hitzaldi bat eta elkartasun afaria antolatu dituzte.

Egitaraua

  • Azaroak 18, asteartea
    • Egunean zehar. Etxez etxe, Aduna eta euskara galdetegia zabalduko dute.
  • Azaroak 20, osteguna
    • 19:00. Kultur aretoan solasaldia Thamer Birawi errefuxiatu palestinarrarekin: Palestina: eta orain zer?
  • Azaroak 21, ostirala
    • 20:30. Elkartasun afaria Palestinarekin frontoian.
    • Ondoren. Gazako Sol Band taldearen hitzaldi musikatua Elordin.
  • Azaroak 22, larunbata
    • 10:30. Herriko plazan II. Argazki Rally lehiaketa.
  • Azaroak 23, igandea
    • 09:00. Adunako mugarriak mendi ibilaldia plazatik abiatuta. Jabier Zabalaren eskutik. 12:30ean bueltatuko dira plazara.
  • Azaroak 25, asteartea
    • 18:30. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea plazan.
  • Azaroak 28, ostirala
    • 19:00. Mikel Lizarralderen Zazpi dokumentalaren emanaldia kultur aretoan. Ondoren solasaldia Adunako gazte kirolarien eskutik.
  • Azaroak 29, larunbata
    • 19:00. Elordin txotxongilo emanaldia Firulete taldearen eskutik: Basoa.
    • 20:00. Frontoian talo afaria eta barrikotea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!