Gazako genozidioa salatu dute Adunan

Ataria 2025eko irailaren 5a

Gernika-Palestina ekimenaren burrunba egiteko deialdiarekin bat egin dute adunarrek, eta adarra, poemak eta kantuak izan dira elkarretaratzean.

Genodizioa Stop! Haustura Israelekin orain pankarta zabaldu dute Adunako plazan, estatu sionista Gazan egiten ari dena salatzeko. Hainbat adunar bildu dira plazara hiru herritarrek jotako adarraren deiari erantzunez. Sirena hotsekin abiatu dute ekitaldia eta plazaren erdian xingola beltza zeraman Palestinako bandera bat jarri dute. Haren gainean, hainbat herritarrek olibondo eta haritz adarrak jarri dituzte, bi herrien arteko elkartasun keinu bezala.

Jon Maiaren poema bat irakurri eta burrunbaren ondoren, Palestinako herriaren aldeko testu bat irakurri dute. Ekitaldia amaitzeko  Eñaut Elorrietaren Gernika abestia kantatu dute elkarrekin, euskaraz eta arabieraz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!