Joanes Cestau garaile Antiguako Pilota Txapelketan

Ataria 2025eko irailaren 1a

Intza Garaño eta Joanes Cestau, txapelekin. ANTIGUAKO PILOTAZALEOK

Behar Zanako pilotari adunarrak 22-21 irabazi du Intza Garañorekin batera, Etxeberria-Leonet bikoaren aurka.

Emozio handiko finala izan zen larunbatean Donostiako Antiguako frontoian jokatutako. Bertako pilota txapelketak 77. edizioa zuen aurtengoan, eta Joanes Cestau adunarrak Intza Garañorekin batera promesa mailan jokatu zuen. Aurrean Etxeberria eta Leonet bikoa zuten, eta partida guztian beraien atzetik egon ondoren, azkenean garaipena eraman zuten Cestauk eta Garañok.

Azken tantoak emozio handikoak izan ziren. 18-19 galtzen ari zirela, Cestauk falta egin zuen sakean, luzeegi botaz. Ondoren, aurkariek akatsa egin eta 19-20 jarri ziren. Garañoren akatsa iritsi zen gero eta 19-21. Hurrengo tantoan Cestauk dejada egin, eta ondorengoan bi hormakoarekin, berdinketa. Azken tantoa zabalera atera zuen adunarrak eta aurkariek ezin izan zuten erantzun. Garaipena, eta txapeldunak zoratzen. Cestauk gainera Antonio Imaz Oroimenezkoa Saria jaso zuen, etorkizun handiena ikusten zaion pilotariari ematen zaion saria, hain justu.

Cestauk Antonio Imaz Oroimenezkoa Saria jaso zuen. ANTIGUAKO PILOTAZALEOK

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!