Adunako jaiak 2025

Jaitsi dute Kukurruku

Ataria 2025eko abuztuaren 14a

Festetako lehen jarduerak joan den hilaren 9an izan bazituzten ere, gaur bota dute jaien hasierako txupinazoa. Pregoian axeri dantzak berreskuratu izana goraipatu dute, eta baita erronka luzatu ere dantza sokak berreskuratzeko.

Abuztuaren 9an hasi zituzten lehen ospakizun jarduerak, baina jaietako txupinazo ofiziala gaur bota dute Adunan. Kukurruku jaistearekin batera hasi dituzte Ama Birjin jaiak, eta igandera bitarte ospatuko dituzte.

Txupinazoaren aurretik jaietako kartel lehiaketako sariak banatu dituzte, eta sari bana ere eman diete irabazi ez duten parte hartzaileei. Pregoia irakurri dute ondoren, eta segidan-segidan suziriak piztu eta gozokiak bota dituzte.

Erlazionatuak

Adunako jaien pregoia

Ataria 2025 abu 14 Aduna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!