Adunako jaiak 2025

Prest dute dena txekor jaterako

Ataria 2025eko abuztuaren 10a

Ama Birjin jaiak ospatzen ari dira Adunan. Gaur dute bigarren eguna, eta herriko pilotalekuan bildu dira herritarrak txekorra jatera.

Adunan hasi dira Ama Birjin jaiak ospatzen, eta bigarren eguna dute gaurkoa. Goizean sagardo-dastatzea izan dute, eta hamar ekoizle bertaratu dira euren edaria eskaintzera, hain zuzen, Aburuza, Altuna, Bereziartua, Etxeberria, Iparragirre, Larrarte, Petritegi, Sarasola, Satxota, Urbitarte eta Zabala.

Jarraian, herriko pilotalekuan bildu dira 150 lagun pasatxo, eta txekor jatea egingo dute. Arratsaldean, berriz, toka-txapelketa eta erromeria izango dituzte Izer eta Alabier trikitilariekin. Afaltzeko ere txekorra izango dute eta, ondoren, atzera oholtza gainean izango dira Izer eta Alabier trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!