Axeri dantzarako entseguak egingo dituzte

Ataria 2025eko uztailaren 4a

Mende erdia da Adunan Axeri dantza berreskuratu zutela eta aurten modu berezian ospatuko dute abuztuaren 15ean. Uztailaren 10ean, 17an eta 24an egingo dituzte entseguak.

Aurten berezia izango da abuztuaren 15a Adunan. 50 urte betetzen dira Axeri dantza berreskuratu zutela eta horregatik, belaunaldi guztietako axerien bilkura egingo dute, dantzari ohi eta egungo dantzarien bilkura izango da eta, ondoren, elkarrekin bazkalduko dute.

Axeri dantza ikasi nahi dutenentzat, Axeri dantza entsegu irekiak egingo dituzte uztailaren 10ean, 17an eta 24an, 19:00etan, herriko frontoian. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. 

Antolatzaileek aipatu dute, «oroitzapen eta emozioz» betetako egun handia izango dela jaietako egun handia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!