Aurtengo Adunako jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa deitu du herriko festa batzordeak. Lanak maiatzaren 19tik ekainaren 6ra aurkeztu beharko dira udaletxeko bulegoetan edo liburutegian, egilearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia adieraziz. Adunakoek baino ezingo dute parte hartu lehiaketan eta lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango du.
Aurkeztutako lanek originalak izan beharko dute, A4 formatuan eginak edozein teknika erabilita. Kartelean Adunako Jaiak 2025 eta EZ beti da EZ testuek agertu beharko dute. 16 urtera artekoentzat gaia librea izango da eta 16 urtetik gorakoek, berriz, Axeri dantzaren 50. urteurrena hartu beharko dute ardatz.
Adunako jai batzordeak egingo ditu epaimahaikide lanak eta bi sari banatuko ditu: bata 16 urtetik beherakoentzat; eta, bestea, berriz, adin horretatik gorakoentzat.