Gasteizerako txangoa antolatu dute, 60 urtetik gorakoentzat

Ataria 2025eko apirilaren 30a

Maiatzaren 9ra arte eman daiteke txangoan izena, liburutegian edo udal bulegoetan. Maiatzaren 23an egingo dute egun-pasa Arabako hiriburuan.

Datorren maiatzaren 23an, Adunako 60 urtetik gorako herritarrek txangoa egingo dute Gasteizera. 09:00etan atera eta 19:00 alderako itzuliko dira; joan etorria autobusez egingo dute eta bisita gidatua antolatu diete katedral zaharrean. Bazkaria, berriz, Cube Artium jatetxean egingo dute parte hartzaileek.

Txangoaren prezioa 35 eurokoa da eta izen emateak liburutegian edo udal bulegoan egin beharko dira, maiatzaren 9ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!