Iker Eskibelek irabazi du Adunako VI. Mendi Duatloia eta Eneko Gurrutxagak zirkuitua

Ataria 2024ko azaroaren 23a

Gizonezkoetan Iker Eskisabelek egin du Adunako VI. Mendi Duatloiko denborarik onena, emakumezkoetan Maddi Olaetxeak eta bikoteka Dani Iparragirre eta Koldo Herrerak. Adunako gaurko probarekin Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua erabaki da; gizonezkoetan Amasako Eneko Gurrutxagak irabazi du eta emakumezkoetan Nekane Praderak.

Eguraldia lagun izan dute gaurkoan kirolariek Adunako proban. Batetik, Adunako VI. Mendi Duatloia jokatu da eta bestetik, Euskal Herriko Txapelketa. Gizonezkoetan Iker Eskibel, Eneko Gurrutxagak eta Xabier Agirrek osatu dute podiuma, eta emakumezkoetan Maddi Olaetxeak, Maite Urteagak eta Nekane Praderak. Bikoteka Dani Iparragirre eta Koldo Herrera izan dira azkarrenak eta atzetik Eneit Vertiz eta Ekaitz Vertiz sailkatu dira.

Adunako VI. Mendi Duatloian hurrenez hurren horrela geratu da sailkapena.

Gizonezkoak:

  • Iker Eskibel. 1.08.13

  • Eneko Gurrutxaga Ugarte. 1.11.38 (Amasa)

  • Xabier Agirre Zubeldia. 1.12.00

Emakumezkoak:

  • Maddi Olaetxea Usabiaga 1.26.40

  • Maite Urteaga Sorazu. 1.33.50

  • Nekane Pradera Belar. 1.36.46

Bikoteka:

  • Dani Iparragirre Iturria eta Koldo Herrera Urroz. 1.05.51

  • Eneit Vertiz Apezetxea eta Ekaitz Vertiz Apezetxea. 1.07.31

  • Eñaut Urkaregi Sanz eta Josu Mujika. 1.11.18

25 urtez azpikoak, gizonezkoak:

  • Xabier Agirre Zubeldia. 1.12.00
  • Ibai Ormaetxea. 1.16.39
  • Ibai Salegi Aranberri. 1.21.11

Elitea, gizonezkoak:

  • Iker Eskibel. 1.08.13
  • Eneko Gurrutxaga Ugarte. 1.11.38
  • Axier Aburuza Belamendia. 1.13.11

Master, gizonekoak:

  • Jon Aperribai Uribetxebarria. 1.14.49
  • Iñigo Aseginolaza Garmendia. 1.18.33
  • Arturo Anglada Cabezudo. 1.25.30

25 urtez azpikoak, emakumezkoak:

  • Maddi Olaetea Usabiaga. 1.26.40
  • Maite Urteaga Sorazu. 1.33.50

Elitea, emakumezkoak:

  • Ainhoa Marquinez Askargorta. 1.48.58

Master, emakumezkoak:

  • Nekane Pradera Belar. 1.36.46

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!