Gaia entzuterakoan lehen galderak azaldu dira parte hartzaileen artean: «Baina bi zer, bi etxe, bi zuhaitz...?». Eta kultur teknikariaren erantzuna: «Gaia Bi da, hortik aurrera jarri martxan irudimena». Hortik aurrera buruari eragiten hasi dira plazan elkartu diren argazkilariak, eta plazan bertan ere hasi dira argazkiak ateratzen.
Parte hartzaileek argazki kamerekin edo mugikorrekin atera ditzakete argazkiak, eta gero kultura@aduna.eus helbidera bidali behar dira, 13:00ak baino lehen, bidaltzaileen datuak jarriz. Banaka, binaka edo pertsona gehiagok osatutako taldeetan parte hartu daiteke. Hiru argazki bakarrik bidali daitezke parte hartzaileko, eta epaimahaiak «hiru argazki aipagarrienak» aukeratuko ditu guztien artean sari bana emateko. Asmoa da aurrerago erakusketa bat egitea parte hartzaileek bidaliko dituzten argazki guztiekin.
Gaurkorako ekitaldi gehiago daude Adunan:
- 18:30. Antzerkia: Ztandap Mirari Martiarenarekin eta Idoia Torregarairekin elizan. 16 urtetik gorakoentzako emanaldia.
- 20:00. Talo afaria eta barrikotea frontoian.