Kultur ekitaldiz beteta dator udazkena Adunara

Ataria 2024ko urriaren 31

Azaroan zehar ekitaldiak izango dituzte Adunan eta ekitaldiak abiatzeko AdunanRock jaialdia egingo dute azaroaren 9an, Nikotina eta Arrixku taldeekin.

Kultur ekitaldi ugari antolatu ditu Adunako Udalak udazkenerako. Kontzertuak, dokumental emanaldiak, antzerki saioak eta kirol ekitaldiak izango dira.

Hona hemen egitaraua:

  • Azaroak 9, larunbata
    • 12:30. Gazte desafioa Aduna eta Andoaingo Goibururen artean.
    • 14:00. Gazte bazkaria.
    • 18:00. AdunanRock jaialdia: Nikotina eta Arrixku.
  • Azaroak 14, osteguna
    • 19:00. Ecuador: Sumendien etorbidea dokumentalaren emanaldia kultur aretoan.
  • Azaroak 15, ostirala
    • 19:00. Eskola Txikiak Jaia Aduna 2024 bideo emanaldia elizan.
  • Azaroak 16, larunbata
    • 10:30. Argazki Rally lehiaketa herriko plazan.
    • 18:30. Antzerkia: Ztandap Mirari Martiarenarekin eta Idoia Torregarairekin elizan. 16 urtetik gorakoentzako emanaldia.
    • 20:00. Talo afaria eta barrikotea frontoian.
  • Azaroak 17, igandea
    • 09:30. Adunako mugarriak mendi ibilaldia herriko plazatik abiatuta, Jabier Zabalaren eskutik.
    • 12:30. Herriko kuadrillak. Argazki berriaren aurkezpena Txulobin.
    • 17:30. Go!azen telesailaren estreinaldia kultur aretoan.
  • Azaroak 23, larunbata
    • 15:00. Adunako VI Mendi Duatloia.
  • Azaroak 30, larunbata
    • 11:00. Elkar argitaletxera bisita.
  • Abenduak 3, asteartea
      • Euskararen Eguna
    • 19:00. Bizkarsoro filmaren emanaldia kultur aretoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!