Alboka joka festa

Ataria 2024ko urr. 19a, 14:38

Ekitaldia egin dute herriko plazan eguerdian eta Loatzo Musika Eskolako eta Herri Arte Musika Eskolako albokariek hartu dute parte, besteak beste.

Adunan III. Alboka Topaketa egiten ari dira gaur. Albokazale Bilgunea Kultur Elkarteak eta Adunako Udalak antolatu dute ekitaldia. Aurreko urteetan Errenterian eta Hernanin egin ondoren, gaur Adunak hartu du lekukoa, eta bertan bildu dira hamarka albokari. 

Atzo abiatu zituzten ospakizunak Juan Mari Beltranek elizan eskainitako kontzertuarekin. Gaur goizean goizetik hasi dira albokariak Adunara gerturatzen. 11:00etan egin zaie harrera parte hartzaileei. Ondoren sagardotegietan zehar kalejiran ibili dira eta hamaiketakoa egin dute Uztartza aterpetxean. 

Eguerdi partean egin dute ekitaldia. Ekitaldia mikrofono irekiarekin egin dute. Hasteko Loatzo Musika Eskolako pandero taldeak bi abesti jo dituzte, eta ondoren, hainbat tokitatik gerturatutako albokarien txanda izan da. Herri Arte Musika Eskolako albokariek ere parte hartu dute; tartean Loatzo Musika Eskolako beste tresna batzuk ere izan dira. Ekitaldiak iraun duen bitartean Osses luthierrak bere postua izan du.

Herri bazkariarekin jarraituko dute festa Adunan eta bazkalosterako ere beste hainbat ekitaldi izango dira:

  • 14:30. Herri bazkaria frontoian.
  • Bazkari ondorenean. Alboka, pandero eta beste tresnen emanaldi irekiak; alboka baten zozketa eta denetariko musika eta bestelakoak.
  • 20:30. Afaria sagardotegian.
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!