Gipuzkoako III. Alboka Topaketara joateko deiadarra

Ataria 2024ko urriaren 7a

Adunan egingo da aurtengo topaketa, urriaren 18an eta 19an. Antolatzaileek bideo bat egin dute topaketara joateko deialdia eginez.

Urriaren 19ko herri bazkarira joateko (10 euro musikarientzat, 5 euro gaztetxoentzat eta 15 euro besteentzat) zein sagardotegian egingo den afarira joateko txartelak (45 euro sagardotegi menua) urriaren 15a baino lehen erreserbatu behar dira albokazalebilgunea@gmail.com helbidera idatziz edo Adunako Uztartza aterpetxean izena emanez.

Egitaraua

Urriak 18, ostirala

  • 19:00. Juan Mari Beltran Lagun artean kontzertua elizan.

Urriak 19, larunbata

  • 11:00. Harrera-ongietorria parte hartzaileei.
  • 11:30. Kalejira herrian zehar, sagardotegietan, Uztartza aterpetxean tragoxka-hamaiketakoa.
  • 13:30. Ekitaldia herriko plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria frontoian.
  • Bazkari ondorenean. Alboka, pandero eta beste tresnen emanaldi irekiak; alboka baten zozketa eta denetariko musika eta bestelakoak.
  • 20:30. Afaria sagardotegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!