Adunako jaiak 2024

Herriko dantzariek hartu dute plaza

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 15a

Ama Birjin jaietako azken eguna ari dira ospatzen Adunan; herriko gaztetxoek dantza emanaldia eskaini dute lehenik, eta axeri dantzaren txandan izan da ondoren.

Azken txanpara iritsi dira Adunako jaiak. Goizean, txistularien dianarekin esnatu dira herritarrak, eta ondoren, meza nagusia izan dute. Segidan, udaletxe atariaren bueltan eseri dira, izan ere, herriko haur, gazte eta helduak dantzan aritu dira bazkalaurretik. Lehenik, txikienen txanda izan da eta haien emanaldiaren ondoren etorri da urtero egiten duten axeri dantza. Herriko dantzariak, blusa gorria soinean eta koloretako zapia buruan, axeri dantza egin dute.

Bertso saioa izango da 18:00etan Adunan, eta aurtengo jaiak amaitzeko, zezen suzkoa 22:30etatik aurrera. Horren ostean egingo diote agurra Kukurrukuari, datorren urteko festetara arte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!