Gaur, kuadrilla eguna da Adunan, eta Karroza kuadrillako kideak izan dira herritarrei bazkaria prestatzeaz arduratu direnak. Bazkariaren ostean, festak ez du etenik izango; Kuadrillen arteko jokoetatik hasi eta gauean, DJ Nazaren dantzaldia amaitu arte izango dute festaz gozatzeko aukera adunarrek.