Aduna atzean utzita agurtu dute txirrindulariek eskualdea

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 10a

Munduko txirrindulari onenak Donostia Klasika lasterketa ari dira lehiatzen; Ama Birjin jaien hasierako txupinazoaren ostean zeharkatu dute Aduna, Tolosaldea atzean utziz.

Donostian hasita, Villabonatik sartu da Tolosaldera txirrindulari lasterketa 11:20 aldera. Asteasurako bidea hartu dute, Andazarrate mendatea igotzeko, Zarautz aldera. 100. kilometroa pasata, Tolosaldera berriro ere sartu-irtena egin du lasterketak.

Bigarren pasaeran, Bidania-Goiatz aldetik, Urraki jaitsi dute txirrindulariek. Albiztur pasa eta Tolosara iritsiko dira ondoren 13:30ak aldera. Anoeta pasa eta Alkizara igo dira orduan lasterkariak. Aduna pasaz atzean utzi dute eskualdea txirrindulariek. Helmuga Donostian izango da, urtero legez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!